XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako ebazpenean erabilitako prozeduraz pentsarazi behar diegu, ondoren beste ikasleek erabilitako metodoekin konparatuz eta bere erabilgarritasuna aztertuz.

Horrela ikasleak estrategia berriak bereganatzera bultzatzen ditugu, problemak ebazteko duten gaitasuna garatuz.

Nola erabili matekariak zure ikasgelan?

Erabil itzazu matekariak klasearen hasiera bezala, ikasleak lanean lehenbailehen jarriz.

Matekariak astean behin edo bitan erabiltzeko diseinatuta daude.

Hona hemen matekariak era eragingarrian erabiltzen laguntzeko hainbat iradokizun.

- Egin itzazu gardenki edo transparentziak kopia originaletatik eta kopia arruntak ikasle bakoitzarentzat.

Ikasleek ez dute kopietan idatzi behar.

Erantzunak aparteko orri batean idatziko dituzte, zeren eta hirugarren probleman (marraztekoan) irudia tamaina desberdinean marraztea eskatuko baitiegu.

Horrela ez dutela kalkatuko ziurtatuko dugu.

- Gardenkiak edo ikasleentzako kopiak egin aurretik, bete ezazu 4. problemari dagokion hutsunea, horretarako originalaren kopia bat erabiliz.

- Ikasgelara sartu bezain laster, presta itzazu ikasleak problemak egiteko beharko dituzten paperekin.

- Txirrinak jotzen duen une berean ipin ezazu matekariaren gardenkia edo banatu banakako kopiak.

- Eman iezazkiezu 10 edo 15 minutu lau problemak lantzeko.

Bitartean ikasleen asistentzi orria pasa ezazu edo ikasgelan zehar mugitu eta etxeko lanei begiratu.

- Anima itzazu lapitza eta erregela erabiltzera, eta matekariaren jatorrizko irudia kontu handiz marraztera.